15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia ematea

Murillo el Frutoko Udaleko alkateak, 2019ko abenduaren 20an emandako Alkatetzaren 203/2019 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia ematea Isidoro García Gili, zerri-gizendegia (2496 toki) ezartzeko Murillo el Frutoko katastroko 1. poligonoko 18. lurzatiaren J azpilurzatian, “La Presa-Estrecho” alderdian. Hori guztia, bat etorriz Jarduera sailkatuen proiektu teknikoarekin eta Ingurumen inpaktuaren azterketa-Murillo el Frutoko zerri-gizendegiaren (2496 toki) proiektuarekin, INTIAko José Andrés Iñigo Basterrak prestatu baitu, eta bat etorriz, halaber, Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 16ko 303E/2019 Ebazpenean jasotako baldintza eta zehaztasunekin.

Ebazpen horretan interesdunari ere jakinarazi zitzaion ezen jarduera hasi baino lehen Irekitzeko lizentzia ere eskatu beharko duela, ezartzen duen bezala Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 58. artikuluak.

Azkenik, behin-behinekoz onetsi zen Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren eta obra-lizentzia emateko tasaren likidazioa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 171. artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da aipatutako lizentziak eman direla honako artikulu hauekin bat etorriz: Ingurumenaren Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikulua, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 56. artikulua eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 71. artikulua.

Murillo el Fruton, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L1916664