15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Mañeruko Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraituz, 2020. urterako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12ko tasa.

  • Koefizienteak:
  • 0-1. urtea: 0,023.
  • 2. urtea: 0,044.
  • 3. urtea: 0,066.
  • 4-15. urteak: 0,06.
  • 16. urtea: 0,16.
  • 17. urtea: 0,29.
  • 18. urtea: 0,42.
  • 19. urtea: 0,45.
  • 20. urtetik aurrera: 0,46.

–Hilerriko tasak: Ehorzketak lurrean: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro. Kolunbarioak: erroldatuak, 70 euro; erroldatu gabeak, 140 euro.

–Ezkontza zibilen espedienteak tramitatzeko tasak: 100 euro.

–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udalak obrak gauzatzeko emandako aginduen tasak: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik jarduketa berak izanen lukeen zenbatekoa.

–Betearazpen subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %20.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Eraikin berritik eginak: 150 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100 euro.
  • Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

–Eremu publikoa ostalaritzako establezimenduetako terrazekin okupatzeko tasa:

  • Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 2 euro/m²/denboraldia.

Mañerun, 2019ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1916620