15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betez, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: David Pinillos Resano. Jarduera: Txakur-zentroa handitzea. Kokalekua: Lodosako 8. poligonoko 335. eta 336. lurzatiak.

Lodosan, 2020ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2000244