15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betez, aditzera ematen da udal bulegoetan ikusgai egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Productos específicos nutrición y técnicas de alimentación (PENTA). Jarduera: animaliendako elikagai osagarriak egin eta biltegiratzea. Lekua: 2. poligonoko 432. lurzatia, posta helbidea: Noain-Ezkirotz industrialdeko S kalea 4-6.

Getze Galarren, 2019ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1916547