15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Jarduera sailkaturako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Orrioko Kontzejua. Jarduera: Zaldien abeltzaintzako instalazioa. Kokalekua: 2. poligonoko 111. lurzatia, Orrioko Zapurtza alderdian (Ezkabarteko udal mugartea).

Ezkabarten, 2020ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2000072