15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gaikuntza

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 9200 62300

Airea girotzeko instalazioak

4.000,00

Finantzabideak

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 87000

Gerakina gastu orokorretarako eta baliabide lotetsiak izateagatik

4.000,00

Eultzen, 2019ko abenduaren 20an.–Kontzejuko burua, Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2000184