15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2020ko lan egutegia eta epeak kontatzeko
egun baliogabeen egutegia

Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1592 ordukoa izanen dela.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena, eta ikusirik langileen ordezkariekin 2020ko lan egutegiaren proposamenaz egin negoziazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Cortesko Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan lan egiten duten langileendako:

–Ekaina: 24a.

–Iraila: 28a eta 30a.

–Urria: 1a eta 2a.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen zerbitzu osagarrietan lan egiten duten langileendako:

–Martxoa: 20a.

–Ekaina: 24a.

–Abendua: 4a, 24a eta 31.

Aparteko orduen ordain, jaieguneko ordutzat hartuko dira lan egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan, lehen atalean aipatzen baitira, eta irailaren 29an, San Migel.

Dena dela, San Joan eta San Migel festetan Alkatetzak zehazten dituen udal zerbitzuetan egiten diren zerbitzuak, lanaldiaren urteko lanordu kopuru horretatik aparte geldi daitezke eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Ekainaren 22, 23 eta 24an, irailaren 26, 27, 28 eta 30ean eta urriaren 1, 2 eta 3an sartzen diren aparteko orduak jaieguneko ordutzat hartuko dira San Joan eta San Migel bestetan eginen direlako.

Jaiegunak izanen dira Cortesko Udaleko langileendako, soilik Ordainsarien behin-behineko Erregelamenduari buruzko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren 43. artikuluan araututako jaiegunen osagarri ekonomikoa aplikatzeko, 2020ko ekainaren 22an eta 23an lan egiten diren 7 ordu eta 20 minutuak, 2020ko irailaren 28an eta 30ean egiten direnak eta 2020ko urriaren 1ean eta 2an egiten direnak, San Joan eta San Migel bestetan eginen direlako.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. 7:40tik 15:00etara nahitaez lan egin beharko da. Bulegoetan administrari-ofizial edo administrari laguntzaile batek lan eginen du ostegunetan 07:40tik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

b) Zenbaki honetako aitzineko atalean adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaio aplikatuko kirol koordinatzaileari, ezta beren lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten beste langileei ere.

c) Aparteko orduak egiten dituzten langileek, alkateak baimendu ondoan, asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz.

Laugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zazpigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez 30 minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari eta, orokorrean, 10:00etatik 11:00etara hartzen ahalko da. Langileek ez dute zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Gardentasunaren Atarian eta Cortesko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta Udalbatzari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cortesen, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1916599