15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2020rako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek finkatu zituen:

–Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1828.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12ko tasa.

  • Koefizienteak:
  • 0-1. urtea: 0,023.
  • 2. urtea: 0,044.
  • 3. urtea: 0,066.
  • 4-15. urteak: 0,06.
  • 16. urtea: 0,16.
  • 17. urtea: 0,29.
  • 18. urtea: 0,42.
  • 19. urtea: 0,45.
  • 20. urtetik aurrera: 0,46.

–Hilerriko tasak:

  • Ehorzketak lurrean eta nitxoan: erroldatuak, 150,00 euro; erroldatu gabeak, 300,00 euro.
  • Kolunbarioak: erroldatuak, 70,00 euro; erroldatu gabeak, 140,00 euro.
  • Hobitik ateratzea: 300,00 euro.
  • Lekualdaketak: (Hobitik ateratzea eta hobian sartzea): 500,00 euro.
  • Hilerriko beste lan batzuk: Udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udal igerilekuetako prezioak: Helduak: erroldatuak, 45 euro; erroldatu gabeak, 55 euro. Gazteak: erroldatuak, 40 euro; erroldatu gabeak, 50 euro. Haurrak: erroldatuak, 35 euro; erroldatu gabeak, 40 euro. Eguneko sarrera: 5 euro heldu eta gazteendako; 4 euro haurrendako.

–Pilotalekuko argiaren fitxak: 1,50 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Eraikin berritik eginak: 150,00 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Ziraukin arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.”

Ziraukin, 2019ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1916623