15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Arakilen, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2000221