15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2020ko tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen onestea, besteak beste, Agoizko Udalaren tasak eta zerga-tasak 2020ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Agoitzen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L1916610