15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, 3., 4., 5., 6., 8., 9., 10., 13., 15., 17., 18. eta 19. ordenantza fiskalen behin betiko onespenaren iragarkian

Iragarkia 2020ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an. Ikusirik ez direla aipatzen 3. ordenantza fiskalean aplikatu beharreko tarifak, berriz argitaratzen da osorik ordenantza hori.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 16an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. ORDENANTZA

Funtsa

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak egin edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1.–Ziurtagiriak.

2.–Kopia eginbidetuak.

3.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

4.–Fotokopiak.

5.–Arma txartelak.

6.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7.–Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

8.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak egin edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1.–Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki ematen direnak, eta erroldako esku orriak edo ziurtagiriak:

4,30 euro

2.–Administrazio espedienteetan dauden erabakien edo agirien ziurtagiriak, haiek eman ahal izateko aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen badute:

13,38 euro

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia –eginbidez edo gabe– ematen direnean, II. edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

II. epigrafea.–Kopia eginbidetuak.

1.–Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua:

4 euro

2.–Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua:

5,25 euro

3.–Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua:

91,46 euro

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio IV. epigrafetik dagokiona, eginbidetu beharreko plano eta/edo fotokopiengatik.

III. epigrafea.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

1.–Konpultsa bakoitza:

3,20 euro

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona edo entitate batek eta berak aurkezten dituen agiri guztiak. Langileen lanpostuetarako deialdietan Antsoaingo Udalak eskatzen dituen konpultsak salbuetsita egonen dira ordainketa egitetik.

IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

Agirien fotokopia bakoitzagatik:

–DIN A3, zuri-beltzean:

0,5 euro

–DIN A4, zuri-beltzean:

0,4 euro

–DIN A3, koloretan:

1,75 euro

–DIN A4, koloretan:

1,4 euro

Antsoaingo Udalaren esku geldituko diren agiriak edo udal bulegoetatik atera ezin direnak baino ez dira fotokopiatuko.

V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

1.–Txartel bakoitza:

38 euro

VI. Epigrafea.–Langileen lanposturako edo ordezkapenen zerrendetarako deialdiak.

1.–A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik:

19,20 euro

2.–C mailara sartzeko, izena emateagatik:

10,35 euro

3.–D eta E mailetan sartzeko, izena emateagatik:

6,40 euro

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian ezarritako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

Tasa hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira langabezian daudenak, frogagiri bidez egiaztatzen badute.

VII. epigrafea.–Txostenak eta kontsultei eman beharreko erantzunak.

1.–Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena emateagatik:

48,60 euro

2.–Bestelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik:

18,15 euro

Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik gorako denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

–Ordu erdi edo horren denbora zati bakoitzeko: 12 euro.

VIII. epigrafea.–Ordainagiri edo bestelako agirien bikoiztuak, jatorrizkoa galdu edo desagertzeagatik.

1.–Agiri bakoitza:

3,20 euro

Oharra, I.1 eta VIII. epigrafeei dagokienez: ziurtagiriak, bolanteak edo ordainagirien bikoiztuak egiteko eskabideak 012-Infolocal edo 948012012 telefonoaren bidez egiten badira, ez dute inolako tasarik sortuko.

IX. epigrafea.–Lizentziak ematea arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeagatik, eta tasak Antsoainen animaliak bildu eta harrapatzeagatik eta udal aretoetan gordetzeagatik.

Lizentzia bakoitzeko:

42,15 euro

Animaliak bildu edo harrapatzea. Animalia bakoitzeko:

22,10 euro

Udal aretoan egoteagatik, egun eta animalia bakoitzeko:

5,50 euro

Iragarkiaren kodea: L2000729