149. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2019ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, ez zuen hasiera batez onetsi 2019ko plantilla organikoa. Aurrekontua behin-behinekoz onesteko bilkura hura jarduneko idazkariarekin egin zen, lanpostu hori hutsik gelditu baitzen, eta bertan erabaki zen idazkari lanpostua herri partzuer guztietako idazkariei eskaintzea.

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2020ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, 2020ko aurrekontuari egin alegazioak ebazteko eta hura behin betiko onesteko egin baitzen, onetsi zuen, orobat, 2020ko plantilla organikoa, eta Silvia Encina Oyón izendatu zuen idazkari lanposturako, Lokiz Mendiko ordenantzen 38. artikuluaren arabera, gainerako idazkariek ez baitzuten onartu eskaintza. Erabaki zen, halaber, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko aldi baterako 2 lanpostu sartzea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zudairin, 2020ko ekainaren 15ean.–Batzarreko burua, Jose Miguel Lander.

Iragarkiaren kodea: L2006089