149. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2/2020 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. aldaketaren espedientea Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lesakan, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2006821