149. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoak erabaki du prozedura abiaraztea udalerri honetako bake epaile titularraren kargua hautatzeko, baita bake epaile ordezkoa izendatzeko prozedura has daitekeela ere.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bidezko da Udal honek hautatzea Cintruenigoko bake epaile titularra eta haren ordezkoa.

Horretarako, lanpostu hutsak argitaratzen dira eta haiek betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztenek bake epaile titularra eta bake epaile ordezkoa izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Cintruenigon, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2006177