148. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, 2020ko egutegi fiskal, tasa, prezio publiko eta zergetan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko tasa, prezio publiko eta zergak, baita Udalaren, musika eskolaren eta zahar etxearen egutegi fiskala ere.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 9an.

Alesbesko Udalak, 2020ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 2020ko ekitaldiko egutegi fiskalean, ordaintzeko borondatezko epea aldatuz sortzapenetik bi hilabetera. Erabaki zen, orobat, 2020ko tasa, prezio publiko eta zergak aldatzea.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

Erreklamaziorik ez bada, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Alesbesen, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2006145