148. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, 2020 ikasturteko euskarazko udako kanpaldietarako dirulaguntzak emateko

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 511510.

–Xedea: hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horien edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

–Dirulaguntza eskatzeko baldintzak:

Udako kanpaldietara joan diren D ereduko LHko edo DBHko ikasleen gurasoek edo legezko tutoreek eskatzen ahalko dute deialdi honetan arautzen den dirulaguntza, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Eguneratuak izatea Antsoaingo Udalarekiko betebeharrak, zerga arlokoak nahiz zergaz kanpokoak.

b) Kanpaleku horietara joan direnek Antsoaingo udalerrian erroldaturik egon behar dute, laguntza eskatzen den eguna baino urtebete lehenagotik, gutxienez, eta etenik gabe.

Diruz lagunduko dira D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldiak, hau da, kanpoan egiten diren egonaldiak. Parte-hartzaile bakoitzeko kanpaldi bat baizik ez da diruz lagunduko. Kanpaldiak 5 egun iraun behar du gutxienez eta 15 egun gehienez, eta udako oporraldian eginen da, hau da, ekainaren 20tik irailaren 10a bitarte.

Eskaerak irailean aurkeztuko dira, eskabide sinatu baten bitartez; horrek bat etorri beharko du deialdiarekin batera argitaratzen den eredu normalizatuarekin.

Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

a) Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira –euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka–, bai eta bertan egon izanari buruzko ziurtagiria ere (parte-hartzailearen izen-abizenekin).

b) Matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena. Ez dira onartuko banketxeak luzatu ez dituen ordainketa-agiriak. Agirietan argi eta garbi azaldu beharko da nork agindu duen ordainketa eta zein diren enpresa onuraduna eta ordainketaren kontzeptua.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2006325