147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2020ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egon da hamabost egunean, hasierako onespena argitaratu ondoren 2020ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23an, eta ez da erreklamazio edo oharrik aurkeztu. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da eta argitara ematen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin.

A) Udalaren aurrekontua 2020. urterako.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 731.700,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 90.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 475.910,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.207.233,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 175.680,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 200.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 2.880.523,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 929.181,03 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.426.768,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 166.870,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 5.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 296.703,97 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 56.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.880.523,00 euro.

B) Udalaren Musika Eskolaren 2020ko aurrekontua.

DIRU-SARRERAK.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 20.527,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 25.721,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 46.258,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 42.208,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.550,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 46.258,00 euro.

C) Udalaren Zahar Etxearen 2020ko aurrekontua.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 733.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 43.158,49 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 778,08 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 54.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 831.536,57 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 568.607,63 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 207.828,94 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 54.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 831.536,57 euro.

Buñuelen, 2020ko ekainaren 20an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2006445