147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Hiri hondakinen bilketari dagozkion karga-tasak 2020rako

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2020ko otsailaren 19an egin bilkuran, besteak beste, 2020ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak hasiera batean onartu zituen.

Hasierako onarpenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 39. alean publikatu zen, 2020ko otsailaren 26ean. Akordioa iragarki oholean erakusgai egon den epean zehar, ez da honen kontrako alegaziorik jaso eta beraz, behin betiko karga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek indarrean sar daitezen publikatzen dira.

1.–Karga-tasak, 2020. urtekoak.

Bilketa tasak:

ERABILTZAILE MOTA

TARIFAREN DESKRIBAPENA

TARIFA
OSOA

ETXE ETA ETXEBIZITZAK

1.–Etxebizitzak

Hiriguneko etxe eta etxebizitzak

86,90

2.–Etxebizitza sakabanatuak

Hirigunetik kanpoko etxe eta etxebizitzak

43,45

LAN BULEGOAK

3.–Lan bulegoak eta banketxeak

Gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, bitxi-dendak, erloju-dendak, banketxeak, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak, langile liberal, elektrizitate- eta iturgintza-instalatzaile, margolari eta gainerako langileendako lokalak

123,70

MERKATARITZA

4.–Janaririk saltzen ez duten saltokiak

170,35

5.–1 motako janari saltokiak

Barazkirik gabeko janari saltokiak eta dendak, kalez kaleko azokako postu finkoak, harategiak eta prestalekurik gabeko gozotegiak

214,60

6.–2 motako janari saltokiak

Prestalekua duten gozotegiak, arraindegiak eta barazkiak dituzten janari dendak

258,84

7.–3 motako janari saltokiak

Supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m² baino handiagoak)

347,34

OSTATUAK ETA JATETXEAK

8.–Tabernak, dantzalekuak eta diskotekak

Tabernak, kafetegiak, taberna duten kirol elkarteak, dantzalekuak, diskotekak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak (kanpoko bezeroak hartzen badira)

303,09

8.1.–Elkarteak

Gastronomi elkarteak, kirol elkarteak tabernarekin

181,41

9.–Jatetxeak

391,59

10.–Landetxeak

129,42

11.–Ostatuak eta aterpetxeak

347,34

12.–Hotelak, hostalak eta kanpinak

435,83

ZERBITZUAK

13.–Bulego publikoak eta elizak

Udaletxea, bulego eta erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, epaitegiak eta elizak

123,70

14.–Haurtzaindegiak, akademiak eta jantokirik gabeko ikastetxeak

210,51

15.–Jantokia duten ikastetxeak

427,53

16.–Egoitzak eta zahar etxeak

861,57

17.–Guardia zibilaren kuartelak eta gasolindegiak

861,57

18.–Anbulatorioak, osasun-etxeak eta beilatokiak

160,60

INDUSTRIA

19.–1 motako industriak

Industriak eta lantegiak (<30 langile)

210,51

20.–2 motako industriak

Industriak eta lantegiak (30-60 langile)

427,53

21.–3 motako industriak

Industriak eta lantegiak (60-150 langile)

861,57

22.–4 motako industriak

Industriak eta lantegiak (150-300 langile)

1.295,62

23.–5 motako industriak

Industriak eta lantegiak (> 300)

2.163,70

2.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.

Leitzan, 2020ko ekainaren 25ean.–Mendialdea Mankomunitateko Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2006779