147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, aparteko kredituen, kreditu-gehigarrien eta kreditu-transferentzien espedientea onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean; guztira, 1.409.609,36 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2020ko martxoaren 31ko osoko bilkurak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko apirilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak (1.409.609,36 euro egiten dutenak) egiteko espedientea behin betiko onetsita gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehigarrien iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU BEHEITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 24.511,94 euro.

B) Kapital-eragiketak.

6.–Inbertsio errealak: 3.000,81 euro.

Gastu beheitituak, guztira: 27.512,75 euro.

GASTU GOITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 1.027.000 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 265.403,95 euro.

3.–Finantza-gastuak: 72.540,25 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 41.664,35 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 3.000,81 euro.

Gastu goitituak, guztira: 1.409.609,36 euro.

DIRU-SARRERA GOITITUAK:

B).–Kapital eragiketak.

8.–Finantza-aktiboen gorabeherak: 1.382.096,61euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 1.382.096,61 euro.

LABURPENA:

–Gastu beheitituak: 27.512,75 euro.

–Gastu goitituak: 1.409.609,36 euro.

Aldea: -1.382.096,61 euro.

–Diru-sarrera goitituak: 1.382.096,61 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko ekainaren 22an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2006478