147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu-gehigarria, Udalaren Ur Batzordearen 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, kreditu-gehigarriaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2020ko aurrekontuan; guztira, 79.961,99 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 2020ko martxoaren 31ko osoko bilkurak hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko apirilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Tuterako Udalaren Ur Batzordearen aurrekontuan kreditu-gehigarriaren gaineko espedientea; guztira, 79.961,99 euro egiten du. Halaber, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU GOITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 79.961,99 euro.

Gastu goitituak, guztira: 79.961,99 euro.

DIRU-SARRERA GOITITUAK:

B) Kapital-eragiketak:

8.–Finantza-aktiboen gorabeherak: 79.961,99 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 79.961,99 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko ekainaren 22an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2006477