146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1535/2020 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, José Ignacio Bombín Silvestre jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Egokitzapen Obren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, José Ignacio Bombín Silvestre jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Garapen Ekonomikoko Departamentuko Egokitzapen Obren Ataleko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 10395 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak ekainaren 18an emandako 31/2020 Foru Aginduaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Mendebaldeko Ustiapen Bulegoko buru izendatu zen José Ignacio Bombín Silvestre jauna. Izendapenak 2020ko ekainaren 19tik ondorioak dituenez, 2020ko ekainaren 18a du azken eguna Egokitzapen Obren Ataleko buru gisa.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Ignacio Bombín Silvestre jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Egokitzapen Obren Ataleko burua (lanpostu hori 10395 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Burutza hori merezimendu lehiaketaren bidez eskuratu zuen, eta 2020ko ekainaren 18an aritu zen bertan azkenekoz.

2. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2006694