146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, La Nava industrialdea handitzeko UPSaren determinazio xehatuen 27., 29. eta 57. artikuluetan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2020ko ekainaren 2an egin osoko bilkura berezian, behin betiko onetsi zuen aldatzea La Nava industrialdea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren (UPS) determinazio xehatuak, AN kooperatiba-sozietateak sustatuta. Zehazki, artikulu hauek aldatu nahi dira: 27.a “Industria-lurzati motak”, 29.a “Lurzatien elkarketak” eta 57.a “Industrialdea; industria atxikirako baldintza partikularrak”. Sarrera erregistroa: 5.535 zenbakia, 2019ko urriaren 2koa. Haren helburua da industria atxikiaren tipologiara bideratutako lurzatiak elkartzea, ekoizpen eta azalera beharrak dituzten industriak ezarri ahal izateko, Udalez gaindiko Plan Sektorialak tipologia horretarako ezarritako mugak gaindituz, eraikina lurzatiaren gainean okupatzeari dagokionez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Onetsitako araudiaren aurrean, interesdunek errekurtso hauek aurkez ditzakete:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemaile hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Jusitizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (foru lege hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da), ezta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Tafallan, 2020ko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006590