146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan Berezia, oztopo arkitektonikoak kentzeko Juan María Guelbenzu kaleko 25ean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-JUN-20 (8/CU).

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko abuztuaren 12an hartutako erabakia (8/US), hasiera batez onesteko Juan María Guelbenzu kaleko 25eko eraikinean igogailua paratzeko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, aurreikusten duena desjabetzea beheko solairuan (ostatua) Ignacia Aramburu Villabonaren lokaletik behar den azalera; eta beheko solairuan eta solairuartean (merkataritzako lokala eta biltegia, erabilerarik gabeak) erdia Ángel Alen Sánchezen eta María Jerusalén Cubillas Ruizen eta beste erdia María Rosario Alen Sánchezen eta Pedro Ismael González Aramendiaren lokaletatik behar den azalera; hori guztia, Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren babesean. Espedientea jendaurrean jarri zen 2019ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ekoan. Alegaziorik jarri ez delarik, eta bat etorriz 1/2017 Foru Dekretuaren 72. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzeko xedapenetan ezarritakoarekin, eta ikusirik espedientean jasotako dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Guelbenzu kaleko 25eko jabeen erkidegoaren Plan Bereziaren proposamena.

2. Deklaratzea nahitaezkoa dela Guelbenzu kaleko 25eko beheko solairuan dagoen lokalaren (kafetegia-ostatua) 3,66 m²-ren okupazioa (sabaitik zintzilik dagoen bolumena), solairuartean dagoen lokalaren (merkataritzako lokalari lotutako biltegia) 2,71 m²-ren okupazioa eta beheko solairuan dagoen lokalaren (merkataritzako lokala) 0,23 m³-ren okupazioa (sabaitik zintzilik dagoen bolumena, hiruki baten moduan) eraikinean egokitzeko beharrezko zerbitzu eta instalazioak, ororentzako irisgarriak izan daitezen, sektoreko legeria aplikagarriaren arabera.

3. Desjabetzea onura publikokoa dela deklaratzea, Plan Berezia onartzean bertan inplizituki sartua baita, 10/2010 Foru Legearen 55.4 artikuluaren arabera. 55. artikuluak berak adierazten du, 1. zenbakian, desjabetzea justifikatzeko arrazoi gisa, bizitegi erabilerako eraikinetan egokitu egin behar direla ororentzako irisgarritasunerako behar diren zerbitzuak eta instalazioak. Desjabetzen dena interes sozial horretarako erabiliko da.

Udalak desjabetze prozedura hasiko du, administrazio jardule gisa, aipatutako eraikinaren jabeen erkidegoaren mesedetan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006611