146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Baso-aprobetxamenduaren bigarren enkante publikoa, hasierako prezioa %10 jaitsita

Lesakako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lotearen aprobetxamendua esleitzeko, ezaugarri hauekin:

–Lotea: Mairubaratzeta alderdian (bakantzea).

LOTEA

Alderdia

Mairubaratzeta

Zuhaitz mota

P. menziesii

P. sitchensisi

L. kaemferi

Zuhaitz kopurua

2.726

Unadak

30be, 31bde, 32b, 33bcdf, 34acef, 35cef

Tratamendua

Bakantzea

Enbor txiki m³

658,21

Zura m³

1.974,63

Denetara m³

2.632,84

Balorazioa

54.499,72 euro

Enkantean parte hartzeko proposamenak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Lesakako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Lesakan, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2006710