146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa puntuala AR-1 Plan Partzialeko U-2-1 lurzatiaren eremuan. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2020ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik 2019ko ekainaren 6ko eskaeraren ondorioz (2286 Erregistroko Sarrera zenbakiduna) ireki den espedientea. Izan ere, eskaera horren bitartez Urban Domus Toloño SLk proposamena aurkeztu zuen Corellako Udal Planean aldaketa puntuala egiteko, atikoko solairuetan atzeraemangune gutxienekoa txikitzeko xedearekin. Ondoren, sustatzaileak bertan egindako akatsak zuzendu eta tramitatzen ari den behin betiko testua aurkeztu zuen, 2019ko urriaren 31n (4282 Erregistroko Sarrera zenbakiduna).

Kontuan hartuz 2019ko abenduaren 12an Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuela Urban Domus Toloño SLk 2019ko urriaren 31n aurkeztutako dokumentuan proposatutako aldaketa puntuala.

Ikusirik espedientea jendaurrean izan dela 2019ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, argitaratutako aginduzko iragarkiaren bitartez eta jendaurreko epe horretan ez dela alegaziorik aurkeztu, espedientean jaso den bezala.

Kontuan hartuz Hirigintzako Informazio Batzordeak behin betiko onespenaren alde emandako irizpena 2020ko maiatzaren 4an.

Aplikatuz artikulu hauetan ezarritakoa: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/2017 Foru Legearen 49., 77. eta 78. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluak,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Corellako Udal Planaren aldaketa puntuala, Urban Domus Toloño SLk sustatua, atikoko solairuetan atzeraemangune gutxienekoa txikitzeko, AR-1 Plan Partzialeko U-2-1 lurzatiaren eremuan, 2019ko urriaren 31an aurkeztutako dokumentuan jasotzen baita (4282 Erregistroko Sarrera zenbakiduna).

Bigarrena.–Behin betiko onetsitako testua, behar bezala eginbidetua, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari igortzea, hamar eguneko epean, erabaki hau hartzen denetik hasita.

Hirugarrena.–Behin betiko onespenaren erabakia sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Corellan, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006100