146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Oronoz Mugairiko mediku-kontsultategia berritzeko eta handitzeko proiektua. Finka okupatu aurreko aktak egiteko deialdia

2020ko ekainaren 22an, Baztango Udaleko alkate Joseba Xabier Otondo Bikondoak 219/2020 Ebazpena eman zuen. Ondotik ematen da, hitzez hitz.

“Baztango Udalak, 2020ko otsailaren 27an, ondoko izen hau duen obra proiektua onetsi zuen: “Oronoz Mugairiko mediku-kontsultategia berritzeko eta handitzeko proiektua”. Erabaki zuen, orobat, hasiera batez onestea hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, eta hamabost egunean jendaurrean edukitzea.

Baztango alkate udalburuak, 2020ko apirilaren 23ko 89/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko apirilaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen), ebatzi zuen aipatu proiektuko administrazio-prozeduraren tramitazioa jarraitzea, estuki lotuta dagoelako martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez deklaratutako alarma egoeraren edo haren luzapenen gertaerei, eta ezinbestekoa delako interes orokorra babestu dadin.

Jendaurreko aldia bukatutakoan alegaziorik aurkeztu gabe, Baztango Udalak, 2020ko maiatzaren 18an, behin betiko onetsi zuen delako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta onespen horri loturik daude onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

Nafarroako Gobernuak, 2020ko ekainaren 17ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2020ko uztailaren 16an Baztango Herriko Etxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.

3. Administrazioko peritu izendatzea M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Alfredo Torreblanca Lafraya.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Baztango Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.”

Baztanen, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Joseba Xabier Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2006465