146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Herri-lurren desafektazioa, erabilera lagatzeko, Dermau inguruko 2. poligonoko 760 A lurzatian. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko ekainaren 24ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau onetsi zuen:

1. Hasieran onestea herri-lurzoruko 42.530,13 m²-ko desafektazioa, Dermau inguruko 2. poligonoko 760 A lurzatiarena, ondoren Urbasa Motocross Kirol Klubari lagatzeko, bertan motokross zirkuitu bat ezartzeko.

2. Aipatutako lurzatiaren erabilera-lagapena arautuko duen baldintza-agiria onartzea.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, iragarkia toki-erakunde honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, epe horren barruan alegazioak edo erreklamazioak egin ahal izateko.

4. Adierazi behar da jendaurreko erakustaldian alegaziorik edo erreklamaziorik egiten ez bada, hasierako erabakia behin betikoa izango dela, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari igorriko zaiola, onets dezan.

5. Erabaki hau Urbasa Motocross Kirol Elkarteari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak eta oharrak aurkez ditzan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Altsasun, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez..

Iragarkiaren kodea: L2006705