146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, interesdun direnei Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 16ko 2970/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan.

Iragarki honen bitartez jakinarazten da ezen Ignacio Torrano Alonso jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 2970/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, irakasleak kontratatzeko zerrendak onetsi ziren 2019-2020 ikasturterako, Geografia eta Historia espezialitaterako (gaztelaniaz).

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horretan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 26an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2006807