146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia, interesdun direnei Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda berariazko batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 3138/2019 Ebazpenaren bidez ireki zirenak.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da gora jotzeko zenbait errekurtso aurkeztu direla Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren aurka. Honako hauek dira errekurtsogileak:

–Natalia Jiménez Martín andrea, Lanbide Heziketako Osasun eta Laguntza Prozeduretako (gaztelaniaz) irakasle teknikoen zerrendari dagokionez.

–Gemma Rodríguez Pérez andrea, Bigarren Hezkuntzako Gaztelania eta Literaturako (gaztelaniaz) irakasleen zerrendari dagokionez.

–Jose Manuel Cavia Juez jauna, Bigarren Hezkuntzako Matematikako (gaztelaniaz) irakasleen zerrendari dagokionez.

Errekurtsoetan interesdunak dira honako espezialitate hauetako izangaien behin betiko zerrendetan daudenak (I. eranskina):

–Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz), errekurtsogilearen postutik Marta Márquez Pérez andrearen postura arte, hura barne.

–Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz), errekurtsogilearen postutik María Jesús Biurrun López andrearen postura arte, hura barne.

–Matematika (gaztelaniaz), errekurtsogilearen postutik Isidro Aguero Soriano jaunaren postura arte, hura barne.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko ekainaren 26an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2006793