145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, udal ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko deialdiarena (2020-2021 ikasturtea)

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 511501.

–Xedea: 2020-2021 ikasturterako prozedura ezartzea ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko (“jantokiko bekak”).

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute bulegoetan (Udaletxeko plaza 3, Antsoain). Bertan emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 17tik abuztuaren 31ra bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ostiralera eta 11:00etatik 13:00etara.

Udal laguntzok eskatzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten familia unitateek:

a) Udalerriko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskaera aurkezten den unetik.

b) Adingabeak derrigorrezko irakaskuntza mailetan dagokien ikastetxe publikoan eskolatuta egotea, edo hezkuntza administrazioak bideratutako beste ikastetxe publiko batean, aukeratu duten hizkuntza eredua herrian ez egoteagatik.

c) Administrazioaren beste esparru batzuetan gauza bererako laguntza eskatu izanaren berri edukitzea.

d) Dirulaguntza edo laguntza eman aurretik Udalarekiko betebeharrak egunean izatea, horiek edozein motatakoak izanik ere. Onuraduna Udalarekin zorretan badago, jakinarazi eta 10 egun balioduneko epea emanen zaio, zor horiek kita ditzan.

e) Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiei dagokienez, apalagoak izatea oinarri hauetako erreferentzia-taula ekonomikoetan ezarritakoak baino, bizikidetzako familia unitatearen arabera eta sarrerak kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera. Diru-sarrerak kalkulatzeko, honako hauek batuko dira 2019ko ekitaldiko errenta aitorpenetik: zerga-oinarriaren zati orokorra (507. laukia) eta errenta salbuetsiak (529. laukia).

–Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

a) Eskabidea, behar bezala beteta eta Antsoaingo Udalak emanen duen eredu normalizatuaren araberakoa; gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat ere eman beharko da.

b) Aurreko urteko (2019) errenta aitorpenaren kopia.

c) Banaketa edo dibortzio kasuetan: banantzeko demanda edo, halakoa izanez gero, epai irmoa, edo izapidearen hasieraren frogagiria eta, halakoa dagoenean, hitzarmen erregulatzailea edo izapidearen hasieraren frogagiria.

d) Desgaitasunaren ziurtagiria, baldin familia unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2006326