145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2020/9 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontua aldatzen duen 2020/9 espedientea, kreditu gehigarria baita.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2006703