145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen aldaketak 2020ko aurrekontuan, Udal Plan Orokorra behin betiko onesteko.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki jotzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alesbesen, 2020ko ekainaren 16an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2006154