145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Urbanizazio proiektua UO-10 unitatean. Hasierako onespena

Utergako Udalak, Alkatetzaren 2020ko ekainaren 13ko 2020-0046 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen UO-10 unitateko jarduketa eremuaren urbanizazio proiektua, espedientean den edukiaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Utergan, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2006155