145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehatua, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian (etxebizitzak banatzea, hirigintzako desegokitasuneko kasuetan). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-JUN-20 (6/US).

«Ikusirik Luis Irisarri Nagorek 2020ko maiatzaren 21ean aurkeztutako agiria, Martín Zudaire Polo, Patricia Epalza Ruiz de Alda eta Natalia Epalza Ruiz de Alda ordezkatuz, honako honi buruz: “Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa xehatua (etxebizitzak banatzea, hirigintzako desegokitasuneko kasuetan)”. Arkitektoaren txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako kudeatzailearen albokoaren txostenarekin bat, biak 2020ko ekainaren 4koak, erabakitzen da:

1. Hasiera batez onestea agiri hau: “Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa xehatua (etxebizitzak banatzea, hirigintzako desegokitasuneko kasuetan)”. Xedea da aldatzea Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren araudia, etxebizitzak banatzeari dagokionez eraikin desegoki edo arrotzetan, Alde Zaharreko tipologiekin eta baldintza morfologiko eta estilistikoekin bat heldu ez diren horietan.

2. Baimena eskatzea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiari etxebizitza babestuko gutxieneko estandarra kentzeko, agiri honetan: “Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa xehatua (etxebizitzak banatzea hirigintzako desegokitasuneko kasuetan)”, gertatzen baitira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 54.2 artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako inguruabarrak.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta ediktuak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

4. Erabaki hau jakinaraztea Luis Irisarri Nagoreri, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzuari eta Iruñerriko Mankomunitateari.»

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2006454