145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, udal-mugarte guztian babestu eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezinari dagokionez. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2020ko ekainaren 18an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileak, Olaztiko udal-mugarte guztian babestu eta gorde beharreko lurzoru urbanizaezinari dagokionez, Olaztiko Udalak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaztin, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L2006447