145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1481/2020 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa-zientzietan diplomadunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 522/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa-zientzietan diplomadunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Ebazpen hori 2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa-zientzietan diplomadunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, alarma-egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - ENPRESA ZIENTZIETAN DIPLOMADUNEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

BACAICOA HUALDE, SARA

CORROZA SENOSIAIN, SARA

CUESTA MÁRQUEZ, SUSANA

DEL CASTILLO ARTAZCOZ, INMACULADA

EGUARAS TIRAPU, BEATRIZ

FUENTE LEBANTINI, ALEJANDRA

GARCIA LOPEZ DE ARANA, AMAYA

GARICANO GOROZARRI, SILVIA

GLARIA AZNAREZ, MARIA IDOYA

LANZ GALARZA, MARIA CARMEN

MARCILLA ELETA, MARIA IZASKUN

NAVARCORENA ELETA, EVA

PEREZ LEOZ, MARIA

SAGASTI HERMOSO, ITZIAR

SAINZ DE VICUÑA GIL, MARIA NIEVES

SANTESTEBAN IRIBARREN, MARIA TERESA

SANZ-GALDEANO LARRION, NURIA

SENAR SOLIS, BLANCA REYES

SOLA MATEOS, MARÍA BELÉN

URRA RUETE, ARACELI

URTASUN ZUBIRI, ITZIAR

VALENCIA EDERRA, REBECA

ZUGASTI CARPIZO, ANA

–Baztertuak:

Inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2006469