144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

960E/2020 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, besteak beste, Analisi Klinikoen espezialitateko batzuk. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

inor ere ez.

Baztertuak:

inor ere ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

inor ere ez.

Baztertuak:

GALAR SENAR, MARIA DEL MAR (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Esparru nazionalerako lanposturik ez da eskaini.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2006119