144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko ekainaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Larrialdi sozialeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2020ko ekainaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2006361