144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Biurrun-Olkotz udalerria taxi zerbitzuan sartzea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2020ko ekainaren 8an egin zuen saioan, besteak beste, akordio hau hartu zuen:

1. Aldeko irizpena ematea, taxi zerbitzuari dagokionez, Biurrun-Olkotz udalerria Iruñerriko Mankomunitateari atxikitzeari.

2. Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko eperako.

3. Mankomunitateari atxikitzeko izapidea ebatzi eta gero, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuari eskatzea has ditzala Biurrun-Olkotz udalerria Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde-eremuan sartzeko beharrezkoak diren izapideak.

Mankomunitateko estatutuetako 37. artikuluaren arabera, epe hori igarotzen bada alegaziorik aurkeztu gabe, atxikitzea behin betikotzat joko da. Ez bada hala gertatzen, Batzar Nagusiak, gehiengo osoaren bidez, erreklamazioak eta iradokizunak ebatzi beharko ditu eta behin betiko akordioa hartu beharko du.

Iruñean, 2020ko ekainaren 9an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2005901