144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udalaren garabi zerbitzuaren tasak. 2020

San Adriango Udalak, 2020ko otsailaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020. urtean indarrean izanen diren Udalaren garabi zerbitzuaren tasak.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an, eta jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, behin betiko onetsitzat jotzen dira garabi zerbitzuaren tasak, ibilgailuak kentzeagatik ezarriko direnak:

–Ibilgailua kentzea eguneko ordutegian, gehienez ere 2.500 kg pisatzen badu: 95,00 euro.

–Ibilgailua kentzea eguneko ordutegian, 2.500 kg-tik gora pisatzen badu: 110,00 euro.

–Ibilgailua kentzea gaueko ordutegian edo jaiegunean, gehienez ere 2.500 kg pisatzen badu: 110,00 euro.

–Ibilgailua kentzea gaueko ordutegian edo jaiegunean, 2.500 kg-tik gora pisatzen badu: 126,00 euro.

–Ibilgailua altxatokian egoteagatik (kendu zenetik 24 ordu igarota), 2.500 kg bitarte: 6,00 euro/eguna.

–Ibilgailua altxatokian egoteagatik (kendu zenetik 24 ordu igarota), 2.500 kg-tik gora: 12,00 euro/eguna.

–Tasa erdia, garabiari deitu zaionetik 15 minutu pasatzen badira, ibilgailua lotu ez arren: 60,00 euro.

Eguneko ordutegia 8:00etatik hasi eta 20:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Gaueko ordutegia edo jaiegunekoa, berriz, 20:00etatik 8:00ak arte doana, bai eta larunbat, igande eta jaiegunak ere.

San Adrianen, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2006105