144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Espedientea: 181/2020. Alkatetzaren dekretua: 2020-0373. Lizentzia eman den eguna: 2020ko ekainaren 16a. Sustatzailea: Servicios Dica SL. Jarduera: jarduera sailkatuaren aldaketa funtsezkoa, barazkiak etiketatzeko eta ontziratzeko industria handitzearren. Tokia: Escopar industrialdea (B kalea, 1. poligonoa, 5088. lurzatia), Azkoien.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2006420