144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

Lehiaketa, gizarte-lokalen kudeaketa
eta haiek errentan emateko lagapena adjudikatzeko

Olazko Kontzejuak (Eguesibar), 2020ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketa egitea, Olazko Kontzejuaren gizarte-lokalen kudeaketa eta haiek errentan emateko lagapena adjudikatzeko, indarrean dagoen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoaren arabera. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehiaketaren oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren Idazkaritzan, aldez aurretik hitzordua eskatuta, edo concejodeolaz@gmail.com posta elektronikoan, Olazko Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orri honetan: www.concejodeolaz.com.

Olatzen (Eguesibar), 2020ko ekainaren 22an.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2006456