144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Plan ekonomiko finantzarioa, 2019ko betearazpenean gastu erregela ez betetzeagatik. Jendaurrean jartzea

Udalak, 2020ko ekainaren 8an egin osoko ohiko bilkuran, erabaki zuen onestea plan ekonomiko finantzarioa, 2019ko betearazpenean ez baita gastu erregela bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez bertze deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez bertze deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Arruazun, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2006032