144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Ekonomia eta finantza plana 2020 eta 2021erako. Onespena

Antzingo Udalak, 2020ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea Antzingo Udalaren 2020ko eta 2021eko ekitaldietarako ekonomia eta finantza plana, ez baitira bete aurrekontu egonkortasuna eta gastu-arauaren xedea, 2019ko aurrekontuaren likidazioan agerian gelditu zen bezala. Haren kopia espedientean dago, behar bezala eginbidetuta.

Bigarrena.–Onetsitako plana Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira igortzea 5 egun naturaleko epean, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora bidal dadin, bat etorriz Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 21. artikuluarekin.

Hirugarrena.–Aditzera emateko ez beste deusetarako, Antzingo Udaleko ekonomia eta finantza planaren onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren gardentasun atarian.

Orobat, planaren kopia bat jendearen eskura egonen da, onesten denetik haren indarraldia bukatu arte.

Antzinen, 2020ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2006095