144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 17an hartua, Bargotako udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 20ko 538/2019 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 1eko 209/2019 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan tokiko hauteskunde partzialak egiteko; deialdi horretan ere Bargotako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izendatzea Bargotako udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Cristina Remírez Marquínez, Inmaculada Sabina Torrecilla Urbiola, Iosu Ruiz de Larrinaga Dublán, Íñigo Sáenz Ruiz de Larrinaga, Francisco Javier Marquínez Vicente, María Arróniz Garnica eta Eder Larrea Sáenz jaun-andreak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Bargotako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2006167