143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

479E/2020 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 26 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen, 2016ko ordezte-tasari dagokiona, besteak beste, Osasun Departamenturako. Eskaintza horretan, besteak beste, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 4 lanpostu sartu ziren.

Uztailaren 18ko 52/2018 Foru Dekretuaren bidez, 2018rako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio, eta haren barnean daude, besteak beste, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 15 lanpostu.

Abenduaren 11ko 333/2019 Foru Dekretuaren bidez, 2019rako lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorren gaineko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokio, zeina luzatu baita 2019rako, eta haren barnean daude, besteak beste, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 5 lanpostu.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak egindako proposamena, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeari buruzkoa.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea, Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 26 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

2. Merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdiaren oinarriak onestea, ebazpen honen eranskin gisa ageri direnak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 29ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2020ko ekainaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.

–347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena.

–110/2011 Foru Agindua, irailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez arautzen baitira aplikatu beharreko merezimendu baremoak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko prozeduretan, salbu osasun arloko A mailako langileei (A.1 eta A.2 estamentuak).

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau osagarriak.

1.2. Deialdiaren ondoriozko egintzak bitarteko hauek erabiliz argitaratuko dira:

–Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Argitalpen hau ofiziala izanen da.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (aurrerantzean, O-NOZ) organo zentralen iragarki-taulan (Tutera kalea 20, 31003 Iruña). Argitalpen hau ofiziala izanen da.

–O-NOZeko enplegu publikoaren web-orrian (www.empleosalud.navarra.es/eu), esteka honetan: “Lekualdatzeak”, “Osasun arloko kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, honako hau hautatuz: “Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialista (emagina)”. (2017-2018E-2018-2019 LPEa). Argitalpen hau informatiboa izanen da.

1.3. Deialdi honen xedea da Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialisten (emaginak) 26 lanpostu huts betetzea merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren O-NOZen aritzeko. Hona hemen lanpostu horien destinoak:

–23 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean:

Lanpostuen zenbakiak: 60662, 63902, 63903, 63995, 64010, 64033, 64524(*), 64563, 65048, 65620, 65621, 66681, 67552(*), 67901, 70246(*), 71162, 71201, 71202, 71203, 71204, 71229, 71230 eta 71429.

–2 lanpostu Lizarrako Osasun Barrutian:

Lanpostuen zenbakiak: 63318 eta 63344.

–Lanpostu 1, Tuterako Osasun Barrutian:

Lanpostuaren zenbakia: 65268.

(*) Lanpostu elebiduna, euskarako B2 jakite-maila duena.

1.4. Merezimendu-lehiaketa bidezko deialdi honetan sartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze lehiaketa eta Espainiako lekualdatze lehiaketa.

Espainiako lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu lehiaketaren ondorioz sortu eta LPEan sartutako lanpostu hutsetatik %10 eskainiko dira, zenbaki osotara ekarrita. Bestalde, Foru Administrazioan egindako merezimendu lehiaketaren ondoriozko soberakinen kopurua hamar baino txikiagoa bada, kontuan hartuko da lanpostu hutsen kopuru hori hurrengo deialdien ondorioetarako, eta dagokion proportzioan eskainiko dira Estatuko lekualdatze lehiaketan, bakar-bakarrik, metatutako lanpostu hutsak 10 baino gehiago badira.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuz, 24 lanposturako deia egin da lan publikoaren eskaintzan, eta aurretik 2 lanpostu daude metatuak. Hortaz, lekualdatze lehiaketa honetan 2 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 6 lanpostu geldituko dira metatuak hurrengo deialdietarako.

1.5. Deialdi honen xede den lanpostu eskaintza aurrerago handitzen ahalko da; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

1.6. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartzen dira: hasieratik deialdian iragartzen diren lanpostuak eta lekualdatze lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen dutenek hutsik uzten dituztenak, betiere O-NOZen plantillakoak badira.

Hala badagokio, aurreko oinarrian aipatutako lanpostuak ere sartuko dira deialdian. Kasu horretan, Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoek lanpostu horiek hautatzen ahalko dituzte, bakar-bakarrik, lanpostu hutsak lan publikoaren eskaintzan sarturik badaude.

Dena den, izangaiek lekualdatze lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela “iraungitzeko” lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.7. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek, lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera, funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen araubideko edo estatutupeko langileek, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira, funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

Lekualdatze lehiaketaren bidez Osasun Sistema Nazionaletik O-NOZera pasatzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario bihurtu eta bertako Langileen Estatutuan sartzeko, eta bi hilabeteko epea izanen dute aukera horretaz baliatzeko, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

1.8. Deialdi honetan lanpostua eskuratzen duten funtzionarioek, estatutupeko langileek edo lan kontratudun finkoek unean uneko xedapenen arabera dagozkien lansariak jasoko dituzte.

1.9. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.

1.10. Lehiatuz gero euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duten lanpostu elebidunetarako, eskatutako euskara maila frogatu beharko da, eta, horretarako, aurkeztu beharko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera behar den mailari dagokion titulua edo ziurtagiria, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean aipatutako zerrendan agertzen diren ziurtagirietako bat (ebazpen hori 2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 27koan).

1.11. Behar diren hautaprobak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetatik edozeinetan euskara edo Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten norberaren administrazio publikoko lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin hautapen prozesuaren ondorioz interesdunak aukera izan bazuen, hizkuntza aintzat hartu gabe, betebehar hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

2.–Betebeharrak.

2.1. Merezimendu lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile izatea, zein diren ere haren araubide juridikoa eta egoera administratiboa:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea, B maila edo taldekoa.

b) “Osasun arloko diplomadunak” estamentuko eta “Obstetrizia eta Ginekologia” edo “Obstetrizia eta Ginekologia (emaginak)” espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berariazkoa arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

c) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo O-NOZi baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko langileak:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea, eta hartan jardunean aritzea edo lanpostua erreserbatua izatea.

b) Lehiaketan parte hartzen duen unean daukan lanpostuan urtebeteko zerbitzualdia egina izatea lanpostuaren jabea izanda, deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileentzat 2.1.1.b) eta c) ataletan aipatzen diren baldintzak betetzea.

2.2. Parte hartzen duten pertsona guztiek, jardunean ez beste egoera batean badaude, frogatu beharko dute deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera euskarazko jakite maila zehatz bat frogatzeko betebeharra duten eta arau bidez ezarrita dauden lanpostu elebidunak eskuratu nahi izanez gero, jakite maila hori 1.10 oinarrian adierazitakoaren arabera egiaztatuko da.

2.4. Eskabidea aurkezten den unean bete beharko dira baldintzak, eta horien jabe izan prozedura osoan, lanpostua esleitzen den arte.

2.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak, erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera itzultzen ahalko dira lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz.

2.6. Beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxikita behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko destinoa adjudikatzearen ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek inskripzio eskaera telematika bidez aurkeztu beharko dute www.empleosalud.navarra.es/eu web-orriaren bidez, esteka honetan: “Lekualdatzeak”, “Osasun arloko kategoriak”, “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua”, honako hau hautatuz: “Obstetrizia eta Ginekologiako erizain espezialista (emagina)”. (2017-2018E-2018-2019 LPEa) eta gero hemen sakatuta: “Eskabidea”.

Merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako webgunearen bidez eta deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren eskura jarri, baremazioa egin dezan:

–Nafarroako Gobernu osoan egindako zerbitzuak.

–Web-orriaren bidez izangaiei erakusten zaizkienak, aurreko deialdiren batean baloratuak izateagatik O-NOZeko deialdien datu-basean daudelako.

3.2. Baldintzak betetzen direla frogatzea.

3.2.1. Lehenago frogatu ez bada, 2.1.1.c) atalean eskatzen den baldintza frogatzen ahalko da O-NOZi baimena emanez (horretarako, parte hartzeko eskabidean dagoen atala beteko da) edo bide telematiko beretik dagokion ziurtagiria bidaliz.

3.2.2. Euskara jakitearen betebeharra, hala bada, egoki den titulu ofizialaren bidez frogatu beharko da.

3.2.3. Espainiako lekualdatzearen bidez parte hartzen duten langileek deialdiaren 2.1.2 oinarrian eskatzen diren betebeharren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera, horretarako ere prozedura telematiko bera erabiliz.

3.3. Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dira, eta lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezteko epearen barruan igorri, telematika bidez.

4.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituztela, eta, hala behar izanez gero, akatsak zuzendu. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, O-NOZeko Profesionalen zuzendariak onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako epaimahaia:

Epaimahaiburua: Reyes Medrano Gurrea andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Emakume, Nerabe eta Haurren Zainketen Arloko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Araceli Mejías Jiménez andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintza Unitateko burua.

Epaimahaikidea: Eva Fernández Romero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Sandra Abaurrea Asiain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Epaimahaikide-idazkaria: Blanca E. Aranzueque Jiménez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: María José Díaz Zalduendo andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lanpostuetarako Kontratazioa, Sarrera eta Betetzea Kudeatzeko Zerbitzuko burua.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.4. Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra badago, deialdia egin duen organoak deialdi honen 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

6.–Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak I. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arteko merezimenduak baloratuko dira, eta ez geroago lortutakoak.

6.2. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostuak “Osasun arloko diplomadunak” estamentuan eta “Obstetrizia eta Ginekologia” edo “Obstetrizia eta Ginekologia (emaginak)” espezialitatean sailkaturik daudela, estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskina). Balorazioa egitean, izangaiaren lanpostuaren izena ez badator bat aipatutako eranskinean agertzen den izendapenarekin, tratamendu bera emanen zaio, baldin eta, deialdian iragarritako lanpostuekin alderatuta, titulazio bera eskatu bazen, sartzeko probak berdinak izan baziren, eta eginkizunak, antzekoak.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, aurkeztu beharko dira zentroko zuzendariak edo langileriaren buruak egindako ziurtagiriak, eta bertan nahitaez datu hauek jarri:

–Lantokia.

–Estamentua eta/edo espezialitatea.

–Zerbitzualdiaren iraupena, egunetik egunera, zehaztuta guztira zenbat egun diren.

6.3. Epaimahaiak ez du behin ere onartuko alegatu ez den merezimendurik, edo agiri bidez frogatu ez denik.

7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien merezimenduen kalifikazioa eginen du. Ondoren, lehiatzaileen behin-behineko zerrenda argitaratuko du O-NOZen iragarki-taulan (Tutera kalea 20, Iruña) eta web-orrian, bakoitzak guztira lortutako puntuazioa adierazita. Bi zerrenda argitaratuko dira, merezimendu lehiaketa honetan parte hartzen duen esparru bakoitzerako bat (barnekoa eta Estatukoa).

Puntuazioetan berdinduz gero, O-NOZen lanean langile finko gisa denbora gehien daramala frogatzen duen izangaiak izanen du lehentasuna, eta, berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenak.

Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, zerrenda horiek argitaratzen direnetik, alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek telematika bidez eginen dira, deialdiaren web orriaren bitartez.

Interesdunek aurkezten dituzten alegazioak ebatzi ondoren, kalifikazio epaimahaiak merezimenduen behin betiko balorazioa argitaratuko du, oinarri honetan adierazitako moduan eta aipatutako hedabideen bitartez.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzea honako kasu hauetan erabiltzen ahalko da langileak beren borondatez mugitzeko prozedura gisa:

a) Langileen atxikipen zentro batetik bestera igarotzeko, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko eta alderantziz.

8.2. Hona hemen jarraitu beharreko prozedura:

a) Lanpostuak aukeratu aurretik, aukeratzen ahal diren zentroen zerrenda (edo, hala badagokio, lanpostuena) jarriko da parte hartzaileen eskura, hasieran iragarritakoak eta lekualdatzearen ondoriozkoak sartuta. Informazio hori O-NOZko organo zentralen iragarki-taulan eta web-orrian agertuko da.

b) Parte hartzaileek telematika bidez eginen dituzte eskaerak 10 egun balioduneko epean, baremoaren behin betiko emaitza argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, deialdiaren fitxan adierazitako estekara jo beharko dute, eta lehentasun ordenaren arabera aipatuko dute zer lanpostu eta/edo zentro nahi duten, bai hasierakoak bai gerora sortutakoak.

c) Destino berria lortu nahi duten guztiek eginen dute eskaera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barreneko lekualdatze lehiaketako lanpostuak izan, edo Estatuko lekualdatze lehiaketakoak.

d) Espainiako lekualdatze lehiaketako izangaiek O-NOZeko plantillakoak diren eta LPEari lotuta dauden lanpostuak bakarrik edukiko dituzte aktibatuta hautatzeko.

e) Organo deitzaileak puntuazio ordenari eta ezarri diren gainerako irizpideei jarraikiz eginen du lanpostuak hautatu eta esleitzeko egintza.

Hautatzeko orduan, kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eremuko izangaiek lehentasuna dutela Estatuko lekualdatze prozesuko izangaien aldean.

f) Emaitzari buruzko informazioa O-NOZeko organo zentralen iragarki-taulan eta web-orrian agertuko da.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar izangaiak esleitzen zaion lanpostua berariaz onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

8.3. Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako epean lanpostua aukeratzen ez duten izangaiek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

8.4. Lanpostu hutsak hautatzeko ezarritako epean, Espainiako lekualdatze prozesuko izangaiek beren oraingo administrazio egoera azaltzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute O-NOZeko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalean, kasuan kasuko jatorrizko administrazioak luzatua.

9.–Lanpostuak esleitzea eta betetzea.

9.1. Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratutako lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du. Argitalpen horrek interesdunei egin beharreko jakinarazpena ordeztuko du urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Unitate organiko batean aldi baterako beteta dauden ezaugarri bereko lanpostu hutsen kopurua handiagoa bada unitate horretan lanpostua eskatu duten izangaiena baino, deialdiaren xedeko lanpostu batean denbora gehien kontrataturik daraman langilearen lanpostua esleituko da, zein den ere plantillan lanpostu horri dagokion zenbakia eta, kasua bada, lehiatzaileak egindako hautaketa.

9.2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Dena den, izendatutako izangai asko izateagatik eta administrazio eraginkortasunerako beste arrazoi batzuengatik egokia denean, deialdia egin duen organoak lanpostuaren jabetza hartzeko egun jakin bat finkatzen ahalko du.

9.3. Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu lehiaketaren garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko dira.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 29ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra (zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin bat.

I. ERANSKINA

Baremazioa

1. atala.–Egindako zerbitzuak.

Honako hauek baloratuko dira:

1.1. Lehiaketaren xedeko estamentu eta espezialitatean edozein administrazio publikotako zentroetan egindako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 2 puntu.

1.2. Edozein administrazio publikotan, beste estamentu eta/edo espezialitate batean egindako zerbitzuak: Urte bakoitzeko, 0,3 puntu.

1.3. Egoiliar gisa edo egonaldia bitartean egindako zerbitzuak: Urte bakoitzeko, 0,9 puntu.

Egindako zerbitzu gisa hartuko dira funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finko gisa egindako zerbitzuak, baita aldi baterako egindakoak ere.

Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraikiko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.

Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.

Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoria batean egindako lanak benetan egin direneko lanpostuan eginak bezala kontatuko dira.

Zerbitzu berezietan egindako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan eginak balira bezala kontatuko dira.

Atal honetan, guztira, 50 puntu emanen dira gehienez.

2. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.

Atal honetako merezimenduak baloratuko dira aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa, horren bidez arautu baitzen nola sartu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eta nola bete bertako lanpostuak.

2.3, 2.5 eta 2.6 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira, ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.

Akta-liburuetan edo “abstract” direlakoetan egiten diren txostenak, posterrak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.

2.1. Hirugarren zikloko edo graduatu ondoko ikasketak.

a) Ikerkuntzako masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma edo unibertsitateko aditua: 2 puntu.

b) Doktore gradua: 5 puntu.

c) Cum laude: 2 puntu gehituko dira.

Atal honetako a) eta b) letretan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.

2.2. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,10 puntu.

Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.

Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.

Zatikiak proportzionalki puntuatuko dira.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.

Atal honetan, erakunde antolatzailearen gaineko betekizunak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek “Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen” barrenean antolatuak.

Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.

Osasun zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.

Gehienez ere 7 puntu emanen dira.

2.3. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:

–Nazioartean: Lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.

–Espainian: Lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.

–Autonomia erkidegoan: Lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.

Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.

Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai inguruetan parte hartu izana ere.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.4. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:

–Nazioartean: 1 puntu.

–Espainian: 0,5 puntu.

–Autonomia erkidegoan: 0,3 puntu.

Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik emandako bekaren edo sariaren jasotzailea baizik ez da baloratuko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.5. Lanak ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratzea. Lehen hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.

Gehienez ere 5 puntu emanen dira.

2.6. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.7. Irakasle lana:

a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 10 orduko: 0,2 puntu.

Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.

Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa, osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa, irakasle kliniko elkartu gisa, irakasle elkartu gisa, unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo adituen tutore gisa, osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa. Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.

Frogagiriaren arabera, ikasturte osoa frogatua ez badago, egindako denborari dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Gehienez ere 3 puntu emanen dira.

2.8. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, 5 puntu gehienez.

Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.

Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasotzen dira, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

2.9. Izangaiek, 2.2 azpiataletik 2.7 azpiatalera bitartean ezarritakoari jarraikiz egokitzen zaien puntuazioaren ordez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aitortua duten lanbide karreraren mailari dagokion puntuazioa aukeratzen ahalko dute, honen arabera:

0. maila: 0 puntu.

I. maila: 15 puntu.

II. maila: 25 puntu.

III. maila: 40 puntu.

IV. maila: 50 puntu.

Honako atal honengatik gehienez ere 50 puntu emanen dira.

3. atala.–Euskaraz jakitearen balorazioa.

Euskaraz jakitearen balorazioa azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz eginen da. Foru dekretu horren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Iragarkiaren kodea: F2006052