143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

478E/2020 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdi honen xedeko lanpostuen kopurua handitzen duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuten 27 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 589E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 589E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuten 27 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Ebazpen hori 2019ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan.

Deialdi horren 1.5 oinarrian adierazten da deialdian eskaintzen diren lanpostuen kopurua aurrerago handitzen ahalko dela, hain zuzen, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

Abenduaren 11ko 333/2019 Foru Dekretuaren bidez, 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean (2019rako luzatua) aurreikusitako ordezte-tasari dagokio. Lan eskaintza partzial horretan sartu ziren, besteak beste, fisioterapeuten 4 lanpostu huts, denak ere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzak proposatu du merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze horretan eskainitako lanpostuen kopurua handitzea, eta hartan sartzea 2019rako lan publikoaren eskaintza partzialean onartutako lanpostu batzuk, fisioterapeuten kategoriakoak.

Horregatik, bat eginik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 589E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdiaren 1.5 oinarrian xedatutakoarekin, bidezkoa da fisioterapeuten 4 lanpostu huts gehitzea deialdian eta, hala, guztira eskaintzen diren lanpostuen kopurua aldatzea, 31 lanpostu izanen baitira.

Bestalde, lekualdatze deialdiaren 1.4 oinarrian aurreikusten da zenbat lanpostu eskainiko diren Estatuko lekualdatze lehiaketan. Horrela, kontuan hartuta 2019ko lan publikoaren eskaintzan onartutako 4 lanpostuak, guztira 24 lanpostu betetzeko deia eginen da LPEaren barruan. Aurretik 0 lanpostu zeuden metatuak; beraz, orain ere 2 lanpostu eskainiko dira Estatuaren esparrurako, eta 4 lanpostu geldituko dira metatuak hurrengo deialdietan eskaintzeko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honen xedeko lanpostuen kopurua handitzea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuten 27 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 589E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zena. Horrenbestez, fisioterapeuten 31 lanpostu huts eskainiko dira.

2. Deialdi horren 1.3 oinarria aldatzea. Hala, oinarri horretan adierazitako lanpostuez eta destinoez gainera, honako lanpostu hauek ere beteko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuten 31 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian:

4 lanpostu Nafarroako Ospitalegunean.

Lanpostuen zenbakiak: 60817, 65444, 65848 eta 67285.

3. Deialdiaren 1.4 oinarriaren paragrafo bat aldatzea, Estatuan eskainiko diren lanpostuen kopurua eta hurrengo deialdietarako metaturik gelditu direnena zehazteko. Honela geldituko da idatzita oinarri hori:

“Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuz, 24 lanpostu betetzeko deia egiten da lan publikoaren eskaintzaren barruan. Aurretik, 0 lanpostu daudenez metatuak, lekualdatze lehiaketa honetan 2 lanpostu eskaintzen dira Estatuaren esparrurako, eta 4 lanpostu geldituko dira metatuak hurrengo deialdietarako”.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2020ko ekainaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2006057