143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2020ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2020ko ekainaren 19tik uztailaren 31ra izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2020 ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera bidaliko dira, eta Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez ordaindu daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko uztailaren 31n zordunduko dira kontuan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratu ahal izango da, Udaleko alkateari eskaera arrazoitua egin ondoren, bermerik jarri gabe eta berandutze-interesik sortu gabe. Hau, betiere, eskatzaileak, geroratzea onartzearekin batera, bere zerga-betebeharrak egunean mantentzen baditu.

Oltza Zendean, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2006485