143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Eskualdeko hiri garraioko aldi baterako tituluen konpentsazioa

2020ko ekainaren 19an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 283/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Iruñerriko Mankomunitateak ditu Iruñerriko Bidaiari-garraio Erregularrari buruzko ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legean zerrendatzen diren eskumenak, 4. artikuluan hau jasota baitago: “Iruñerriko Mankomunitateari dagokio foru lege honen xede den garraio publikoko zerbitzuaren titulartasuna eta berari esleitzen zaio zerbitzu hori kudeatu eta antolatzeko eskumena, aplikatu beharreko legediari jarraituz”.

Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetako 20.4 artikuluak ezartzen du Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak dituen eskuduntzen artean “Mankomunitatearen zerbitzuak eta obrak zuzentzea, ikuskatzea eta bultzatzea” dagoela.

2020ko martxoaren 14an, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” 463/2020 Errege Dekretua argitaratu zen, martxoaren 14koa eta COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzea ekarri zuena. Haren bidez, pertsonen mugikortasuna murriztu zen Espainiako lurraldean, hartara, ibiltzeko askatasuna baldintzatuz, eta, horrez gain, beste euste-neurri batzuk ezarri ziren hainbat arlotan, hala nola, hezkuntzan, merkataritzan, kulturan, aisian, ostalaritzan, sukaldaritzan eta kultuan, arlo adierazgarrienen artean.

Deklarazio horren ondorioz, 2020ko martxoaren 16an, Mankomunitateko lehendakariak 151/2020 Ebazpena eman zuen, eta, hartara, zenbait neurri hartu zituen. Ebazpen horren 4. atalak -hiri-garraio kolektiboko aldi baterako tituluei buruzkoa- hau ezarri zuen:

4. Martxoaren 14an bertan behera uzten da egun horretatik aurrera erabiltzen ez diren garraioko aldi baterako tituluen ondoz ondoko 30 egun naturalen epea. 463/2020 Errege Dekretuak edo, egokia bada, dekretu horrek dituen luzapenek indarra galtzen dutenean abonuetako bakoitzean ukitutako denbora-epea konpentsatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.

Ebazpen hori Mankomunitatearen Estatutuetako 20.13 artikuluan jasota dagoenaren arabera eman zen, ezartzen baitu Mankomunitateko lehendakariak dituen eskuduntzen artean hau dagoela: “Mankomunitatearen interesetan arrisku larria badago, behar diren neurri egokiak hartuko ditu, pertsonalki eta bere erantzukizunpean. Berehala eman beharko dio horien berri Batzorde Iraunkorrari edo Batzarrari, eskumenen arabera”.

2020ko ekainaren 6an, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” 555/2020 Errege Dekretua kaleratu zen, ekainaren 5ekoa, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzea ekarri zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren alarma-egoera luzatzekoa. 2. atalak alarma-egoeraren azken luzapena 2020ko ekainaren 21eko 00:00 orduak arte ezarri du. Horrenbestez, une honetan ebazpen bat eman behar da 151/2020 Ebazpenean jasotako konpentsazioa gauzatzeko neurriak hartzeko.

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuarengatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantzak hau du jasota 1. artikuluan (Zerga-egitatea):

Zerga-egitatea hiri-garraio kolektiboko zerbitzu publikoa da, Mankomunitateak ematen diena bere eskumeneko eremuan II. tituluan araututako garraio-titulu baliodunak eskuratzearen bidez eskatzen duten pertsonei.

Beste alde batetik, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuarengatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantzaren 3. artikuluan jasota dagoenaren arabera, ondare-prestazioak eskatzeko unean sortuko dira.

Tributu-izaera ez duten ondare-prestazioak ez dira tasak, nahiz eta neurri handi batean haiekin pareka daitezkeen. Bi kasuetan, jarduera edo zerbitzu publiko bat egiteagatiko kontraprestazioak dira, baina, kasu honetan zerbitzua administrazio-kontzesio baten bidez egiten denez, ezin da tasatzat jo, prestazioa Mankomunitateak berak egingo balu joko litzatekeen moduan.

Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuarengatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantzaren 8. artikuluko (Garraio-tituluak) c) atalak hau ezartzen du:

c) Aldi baterako tituluak: ezarritako prezioan titulu horiek eskuratzeak denbora-aldi jakin batean zerbitzuan nahi adina bidaia egiteko eskubidea ematen duenak. Mota honetako tituluak garraio-txartel pertsonalizatuetan baino ezin dira kargatu. Aldi baterako tituluetarako tarifa-mota desberdinak daude, ordenantza honetako V. tituluan arautzen denaren arabera: orokorra eta berezia.

Bere aldetik, aldi baterako tituluen arautzea Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuarengatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantzaren V. Tituluan dago garatuta. Zehazki, 17. artikuluko (Erabilera eta tarifa-motak) 1. atalak hau du finkatuta:

1.–Aldi baterako titulu bat eskuratzeak ondoz ondoko 30 egun naturaleko epe batean zerbitzuan bidaia kopuru mugagabea egiteko eskubidea ematen dio garraio-txartelaren titularrari. Titulu-mota hau garraio-txartel pertsonalizatuetan baino ezin da kargatu. Autobusean lehen aldiz erabiltzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen epe hori. Lehen erabilera hori aldi baterako titulua erosi zen egunaren ondoren 7 egun natural igaro aurretik egin beharko da. Ez bada hala egiten, erosi denetik 7 egunetara hasiko da zenbatzen aldi baterako tituluaren baliozkotasuna.

2/1995 Foru Legeak, martxoaren 10ekoak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoak, 107.3 artikuluan jasotzen du inoiz, eta subjektu pasiboari ezin egotzi zaizkion arrazoiak direla medio, administrazio-jarduera edo jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea eman edo egiten ez bada, pagatu den dirutza itzuli egin beharko dela. Artikulu hori tasei dagokie, baina, edonola ere, tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoetan aplikazio osagarrikoa da.

Egia bada ere prestazioaren sortzapena aldi baterako titulua eskatzeko unean sortzen dela, eta garraio-zerbitzua ematen jarraitu dela, era berean da egia alarma-egoera deklaratzeak eta mugikortasuna murrizteak zuzenean eragin diela une horretan beren garraio-txarteletan aldi baterako titulu bat kargatuta zuten pertsonei; izan ere, handik aurrera ezin izan baitzuten erabili aurretik erosi zutenean zeuden baldintzetan, haiei egotzi ezin zaizkien arrazoiengatik. Eta, hain zuzen, eskubide horiek dira lehenago aipatu den martxoaren 16ko 151/2020 Ebazpenaren 4. atalak babestu nahi dituenak. Gainerako garraio-tituluek ez dute kalte hori izan, haien erabilera ez baitu baldintzatzen inolako denbora-mugak.

2020ko ekainaren 18an, Garraio Arloak txosten tekniko bat egin du, COVID-19aren ondoriozko alarma-egoera deklaratzeak ukitutako Eskualdeko Hiri Garraioko aldi baterako tituluak konpentsatzeko proposamenaren gainean. Txostenean adierazten da konpentsatuko diren aldi baterako tituluak izango direla aldi berean baldintza hauek betetzen dituztenak:

1. Martxoaren 14an edo lehenago erosi dira eta, data horretan, edo jada aktibo zeuden, edo automatikoki aktibatuko ziren ondoren.

2. Ez dira erabili martxoaren 15etik aurrera, egun hori barne.

Horrenbestez, txosten horrek 151/2020 Ebazpenean jasota dagoen konpentsazioa gauzatu ahal izateko neurri hauek proposatzen ditu:

1. Konpentsatuko diren aldi baterako tituluak izango dira martxoaren 14an edo lehenago erosi direnak eta, data horretan, edo jada aktibo zeudenak, edo automatikoki aktibatuko zirenak ondoren. Gainera, ez dira erabilita egongo martxoaren 15etik aurrera, egun hori barne.

2. Konpentsazioa txanpon-txartelaren tituluko doako bidaien bidez egingo da, konpentsazioaren xede diren garraio-txarteletan, hurrengo ataletan deskribatzen denaren arabera.

3. Konpentsazioa kalkulatzeko, 30 egun naturaleko baliozkotasun-eperako aldi baterako tituluaren prezioa hartuko da abiapuntu eta ukitutako egun natural bakoitzeko prezio horren hogeita hamarren baten (1/30) berdina den kantitatea emango da. Hala lortutako kantitatea zati ukitutako txartelari dagokion txanpon-txarteleko titulurako bidaia bakoitzeko prezioa egingo da, eta gorantz biribilduko da, bidaien zenbaki oso bat edukitzeko. Hori izango da ukitutako txarteletako txanpon-txartelean konpentsazio gisa emango den doako bidaien kopurua.

4. J tarifa berezia (30 urte arteko gazteentzakoa, 30 urtekoak barne) duen aldi baterako titulu bat bada, aurreko konpentsazio hori kalkulatzeko erabiliko den aldi baterako tituluaren prezioa 30 eguneko abonuaren tarifa orokorrarena izango da.

5. Konpentsazioko doako bidaia hauek automatikoki birkargatuko dira txartel horien txanpon-txartelean. Beraz, doako bidaien eskubide horiek ez dira trukagarriak izango beren zenbateko ekonomiko baliokidearekin.

6. Konpentsazioko doako bidaiak izatean, ez da dirurik sartuko Mankomunitateak kudeatzen duen txanpon-txartelaren geldikinaren kontuan, eta ez zaio dirurik transferituko kontzesiodunari titularrek txartel horiek baliogabetzen dituztenean.

7. Konpentsazioko doako bidaiak txanpon-txartelean automatikoki birkargatzeko, txartelaren titularrak garraio publikoa erabili beharko du, garraio-txartela birkargatzeko sareko establezimendu batera joan beharko du edo sakelako telefonoaren bidez txartela birkargatzeko aplikazioan txartela kontsultatu beharko du, ekainaren 25a eta irailaren 30a artean, bi egun horiek barne.

8. Bi data horien artean ez bada birkarga automatikoa egiten ukitutako txartelaren titularrari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik, konpentsaziorako eskubidea galduko du.

Aurreko guztia aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Mankomunitatearen iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan argitara ematea, aipamen hau eginda: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Iruñeko Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

10. Ebazpen hau Transports Ciutat Comtal enpresari jakinaraztea, aipamen hau eginda: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Iruñeko Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 19an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2006453