143. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1407/2020 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 309/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, telematika bidez, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA
OSASUN KUDEAKETAKO
TEKNIKARIEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Onartuak: inor ere ez.

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

GALINDEZ ZUBIRIA, ANA MARIA

Deialdiaren 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

LABAIEN ARBE, CARMEN

MORRAS ANDRES, MARIA TERESA

Iragarkiaren kodea: F2005944